2019-Industria eguna I

Industria Egunerako jantzi ditugun petoak

Industria eguna den aitzakiaz, irteera parea egin dugu Jakintzako DBH4ko ikasleok. Bitan banatu gara, beraz, eta Iztueta baserrira joan dira batzuk, besteek CAF bisitatu duten bitartean.

CAFen antzinako karga-bagoia
Jarduera nagusia: karga-bagoien fabrikazioa

1892an, Beasainen, burdinola zaharren industria-lantegi birmoldatuetan, bagoiak konpontzen eta muntatzen hasi ziren. Ez zuten asko esperoko 1917an, Compañía Auxiliar de Ferrocarriles SAren sorreran, honaino iritsiko zirenik…, baina hementxe dira; egoitza, Beasainen. Jarduera nagusia: karga-bagoien fabrikazioa.

Gauza ugari jakin dugu (edo entzun, behintzat!): zer den CAF, zer egiten duen, nolako langileak nahi dituen, antolaketa, Proiektuen bidezko lanak, diseinua, norako trenak egiten dituzten, Hizkuntzen garrantzia, euskararena ere bai, boggiea zer den, ikerketa, estruktura, aerodinamika eta refrigeración, dinamika, hotsak, energia, elektronika…

Baita CETEST, emakumeen presentzia, internazionalizazioa, Holanda, Brusela, Mauricio, Aucland, Transpenine… Begiratu beharko dugu non dauden toki horiek guztiak!

CAFen atarian

Beldur ginen portaeraz… Denek elkartutakoan ez dugu beti portaera egokia izaten… Zorionak, talde! Horrela joatea badago!

Jakintzako ikasle ohiak ere etorri zaizkigu eta beraien esperientzia kontatu digute. Zaharra den honek denak ezagun, nola ez! Momentu kuttuna izan da hori! Urte asko pasa dira, baina… poztu naiz han ikustean! Ikasleengana errazago iritsi dira hauek!

Jakintzako ikasle ohiak

Oso ondo zaindu gaituzte CAFen, hona eta hara, honek hau erakutsi eta hark hura kontatu. Tren erdi eginak ikusi ditugu eta bukatu samarrak ere bai. Laborategiko probak ere ikusi ditugu, 30 urte barru nolako zaharkitzea jasango duen konprobatzeko…

Hiru herrietan barrena ibili eta gero -Ordizia-Beasain-Lazkao-, autobusera berriro. Ñoñostira eraman gaituzte, Zinemaldiaren hondarrak ikustera. Oraindik ere bazeuden izarrak han… eta izarrak bezala sartu gara aretoan, txaloa eta soinua tope!

INDUSTRIA  EGUNA

INDUSTRIA EGUNA

Gipuzkoako eragile gisa industriaren errealitatea gazteei hurbiltzeko egun bat eta bere garapen profesionalerako duen erakargarritasuna eta etorkizuna balioestea.

HELBURUAK

• Industriako enplegu sektoreari ikusgarritasuna eta balioa ematea.

• Sektorearen etorkizuneko sendotasuna erakutsi.

• Etorkizunerako interes eta aukera irekiak sortzea.

• Neskek ikasketa teknikoetara sartzea sustatzea.

• Informazio gehiago eman orientazio profesionalari laguntzeko.

ADEGIren gunea kontsultatzeko, sakatu HEMEN

Txurru eta bere bikoteak amenizatu dute boloa eta musika tope jarri du atzeko bikoteak. Beste bikote batek, berriz, marrazki eta eskema dotore askoak egin dituzte ekintzak iraun duen bitartean.

Azken irudia

Korbatadunek hitz egin digute de “tornillos así de grandes” eta algarak entzun dira… Markelek, berriz, Joseph Stiglitz aitatu du, nobel sariduna…, baina kosta egin zaio gazteen arreta mantentzea… Aotrakosa zeuden asko eta asko… Gurek ederki, e? Ez dakit etorkizuneko enpresariorik zegoen han, baina nik hemengo hauei egingo nieke kontratua!

Emakumeak aitatu eta goraipatu dituzte sarri. Denek. Ez ingeniaritzak soilik, baita Heziketa Zikloetan ere…

ERRESPETUA eskatu digute, hori hitz klabea da-eta…

Korbatadunak joan dira eta Sergio Arrospide etorri zaigu gero. Arreta gehiago jarri diote gazteek honi eta algara batzuk ere aterarazi die etorkizuna asmatzeko xedean… Alcañatas hitza zer ote den ikasi dugu batzuk… Elgoibarko enpresa batek NASArentzako bi pieza egiten dituela Martera joango direnak ere bai

Caminos, durante las finales del Mundial en China./
Irene Caminos, trial txapelduna

Irene Caminos etorri zaigu derrepente goitik behera bizikletan… Nola erakutsi ikasleei bizikletekin ez dela barruan ibili behar? Ene! Trialeko txapeldun honek dardarka jarri gaitu gutako asko… eta ikasleek adi-adi jarraitu diote bere peripezian.

Irene zailagoa egiten oraindik!

Eta… sorpresa gehiago guretzat! Ez zaigu ba Iñigo Eraso konektatu Mexikotik? Emozionantea! Garbi-garbi utzi duena Atletikzalea ez dela izan da. Ai! Ké xalau!

Iñigo Eraso, Jakintzako ikasle ohia

Bideoa ikusi nahi baduzue, HEMENTXE dago.

Leire Garate, Orioko arraunlaria, ere izan dugu gure artean. Ingeniaritza lanetan dabil eta arraunean ere bai. Horrela ikusten omen du bere etorkizuna: bietan!

Eta… sari-banaketa! Zer eta… Txapeldun izan gara horretan ere!

Saritutako argazkia

Bera A taldean joana zen eta June atera da haren paperean. Ederki salbatu du parada e?

June Udanen saria jasotzen (eta hango guztiak entretenitzen!)

Ez dakit zerbait gehiago kontatzerik dagoen… Hauei galdetu behar…

ARGAZKIAK ikusteko sakatu HEMEN